Izena / Izana

by PAM

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR

     

1.
04:22
2.

about

"Izena / Izana" PAMen disko berriaren aurrerapen singlea da. Nahiz eta berez ez den single bezala esistituko, garai batean egin ohi zen bezala diskoko bi kantu aukeratu ditugu singel batean sartzeko modukoak. Izanari buruz "Bi heren" kantua, izenari buruz "Ezinize najan", olerki palindromoarekin eginiko kantua.

Diska berriaren izena "Hurrengoan bai" da eta Irailean dugu asmoa kaleratu eta aurkezteko (aurkezpen kontzertu berezia Ermuan izango da Irailak 26an). Verkamin dugun kanpainaren bidez posible duzue taldea sustengatzea disko berriaren argitalpenean.

vkm.is/hurrengoanbai

----

credits

released June 26, 2015

Eibarko Legarreko estudioan grabatua izan da, Carlos Balseiro teknikari lanetan.
Argazkiak: Klemen Corredera (Filme Tailerra).

license

tags

about

PAM Basque Country, Spain

PAM, PutoAmoakMatematiketan, 1999an sortu zuten Ermuan, Dantzut eta Julio Kageta taldeetan aritutako Carlos, Markos, Iker eta Juanmik. Hainbat lan argitaratu ostean ("s/t" demo, 2000; "s/t" 2001; "The Killing Washing Machine", 2003; "X", 2005; "Heldu, inoiz ez", 2008; "5!", 2013), lan berriarekin datoz, "Hurrengoan bai". PAM Carlos, Markos, Juanmi eta Jokin dira orain. ... more

contact / help

Contact PAM

Streaming and
Download help

Track Name: Bi heren
Bi heren:
------------

Esaidazu zer dudan atzean,
inork bere kolkoa begiratzerik al daukan.
Harrokeria albo uztean,
inork bera dela esaterik al daukan.

Bakarrik bizitzea, mina.
Bakarra izatea, ezina.
Zati batzuk josiak, hori gara.
Amaitu gabeko eskultura bizia.

Emaidazu eskua, beraz,
hartzazue nirea zuentzat.
Begiratu zer dudan, atzean.
Begiratu kolkoa,
nire izen zatiak,
Sor dezagun berria.

Hemen nago ordea, airean,
nire izenari letrak falta zaizkionean.
Ozen oihukatzeko prest nago.
Hemen nago, ez naiz inor ez naiz sekula izango.

------------
Track Name: Ezinize najan
Ezinize najan:
-------------------

Igel izan ezinez ia,
ni naizena onar,
eta beti martziano naiz.
Tramite batera noanez,
ia ni naizen izena, zilegi.

--------------------

If you like PAM, you may also like: